ZERGATIK WP?
Wonder Ponder intuitiboa eta autoesplikatiboa da: lehenbiziko irudi-egoerak, atzealdeko galderen bidez, hurrengoak “irakurtzen” irakasten digu.
Wonder Ponder sistematikoa da: sistema filosofiko propio bat eratzen laguntzen du, eta eszena zehatzetan oinarritzen da gai bakoitza jorratzean ikuskera global eta abstraktuagoa lortzeko.
Wonder Ponder malgua da: ez dago ezein hurrenkeratan erabili beharrik ezta galdera guztiei erantzun beharrik ere.
Wonder Ponder ez da bideratzailea: ez gaitu zuzentzen erantzun jakin baterantz, balizko erantzun guztiak bilatzera baino.
Wonder Ponder ekintza-liburua da, bai ekintza fisikoa eta bai ekintza mentala sartzen baititu jokora.
Wonder Ponder material probatua da: ale bakoitzak hainbat adinetako umeekin egindako lan erreala du abiapuntu, eta testatu egin da irudiek piztutako interpretazioa eta interesa zorrozteko.
Wonder Ponder esperientzia-iturria da.
Wonder Ponder sorkuntza propioa eta pentsamendu artistikoa elikatzeko materiala da.
Wonder Ponder gonbita da “arretaz” begiratzeko.
Wonder Ponder pentsamendu kritikoa lantzeko liburu-jokoa da haur eta helduentzat.
Ttarttalo argitaletxeak argitaratu du Wonder Ponderreko liburu-jokoen euskarazko edizioa.